Pribatutasun politika

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO, SOCIEDAD DE CAPITAL RIESGO-PYME, S.A. -k (hemendik aurrera SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO), izaera pertsonaleko datuen babesari buruz indarrean dagoen legedia (2016/679 Araudi Europarra eta gainerako garapen arautegia) eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko erregularizazioari dagokiona (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) betez, www.seedcapitalbizkaiamikro.org webgunearen bitartez egindako eragiketa guztietan aplikatzen diren erabilerako baldintza orokor hauek jakinarazten dizkizu.

Legezko datuak

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO, SOCIEDAD DE CAPITAL RIESGO-PYME, S.A., helbidea Sabino Arana, 8, 5. solairua, Bilbo eta IFK A95-768032 duena, Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatua. 944275078 telefono zenbakia. Posta elektronikoa scbmikro@bizkaia.eus

Jabetza intelektuala

Webgunearen jabetza intelektualeko eskubideak eta baita bertako edukienak ere, SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROrenak dira. Guztiz debekatuta dago webgune honetan inolako aldaketarik sartzerik. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du bere gain hartzen baimendu gabeko manipulazioen edo aldaketen ondorioz sortutako inolako erantzukizunik. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du bere jabetza industrial edo intelektual eskubideen edo webgunearekin, zerbitzuekin edo edukiekin erlazionatutako beste edozein jabetza edo eskubideren gaineko inolako lizentziarik edo baimenik ematen. Debekatuta dago webgune honetako edukiak osorik edo modu partzialean erreproduzitzea jatorria aipatu edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak edo SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROren jabetza industrial edo intelektual eskubideetan eragindako kalteek dagozkion ekintzak martxan jartzea eragingo du, eta, hala denean, bertatik sortzen diren erantzukizunak eskatzea.

Erabilerarako baldintzak

Webgune hau SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk sortu du, informazio izaerarekin, erabilera pertsonal eta doakorako. a) Legezko erabilera. Webgune honen eta bere zerbitzuen erabiltzaileak, legeekin eta trafikoaren erabilerarekin bat etorriko den erabilera egiteko beharra hartzen du, eta ez ditu erabiliko webgunea eta bere zerbitzuak legez kanpokoak edo beste batzuen eskubideak edo interesak kaltetzeko helburuekin edo ondoreekin, edo erabiltzaileek webgunea eta bertako zerbitzuak normaltasunez erabiltzeko edo gozatzeko aukera kaltetu, ezinezko bilakatu edo webgunean gainkargatu edo kaltetu dezakeen edozein modurekin. Betebehar hori betetzen ez dutenek, SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROren eta beste batzuen aurrean erantzun beharko dute, betebehar hori ez betetzearen ondorioz eragin daitekeen edozein kalteren gainean. b) Akatsen bermea. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du bermatzen webgunean edo bertako edukietan sartzean akatsik ez egoterik; izaera ofizialeko argitalpenak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzio horrek soilik informazio izaera izango du, eta ondore guztietarako, dagokion aldizkari edo iturri ofizialeko argitalpena izango da baliagarria. c) Zerbitzuaren erabilgarritasuna. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk, edozein unetan eta aurretik horren berri eman behar barik, bere webgunean dagoen informazioan edo egituraketan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko eskubidea izango du. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez ditu bermatzen webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraikortasuna. Modu arrazoituan hori posible denean, aurretik adieraziko dira webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduan egon daitezkeen eteteak. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta jarraikortasun faltaren, webgunearen eta bere zerbitzuen ondorioz izan ditzaketen erabilerarengatik erabiltzaileek asmoak ez betetzearen, webgunearen eta bere zerbitzuen huts egiteen eta, batez ere, baina ez horiek bakarrik, webguneetara edo zerbitzuak eskaintzen dituztenetara heltzeko huts egiteen ondorioz.

Dagoen informazioaren erabileraren aurreko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki, eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabilera, beti ere, bere erantzukizun bakar eta esklusiboz egiten duela. Webgunerako sarbidea eta bertan dagoen informazioaz egin daitekeen erabilera, hori egiten duenaren ardura osoa izango dira. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du sarbide edo informazioaren erabilera horretatik sor daitekeen edozein ondoriorengatik edo kalterengatik erantzungo, ezta edozein iritzi edo erabaki pertsonal edo enpresarial oinarritzeko horiez egin daitekeen edozein aplikaziorengatik. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren beste batzuen esteken loturatik edo edukietatik sortutako inolako erantzukizunik.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesa

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROk erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna errespetatzen ditu, datuen babesari buruz aplikagarria den legedian, zehatzago esanez, Pertsona fisikoen babesari buruzko 2016ko apirilaren 27ko Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016/679 Araudian eta horren garapenerako arautegian, eta horretarako, emandako datu pertsonalen galera, erabilera desegokia, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak kontuan izanda. Webgune honetan eskaintzen den zerbitzuetakoren batera sartzeko izaera pertsonaleko datuak ematea beharrezkoa den balizkoetan, datu horien tratamendua interesatuaren baimenean oinarrituko da, lege ohar honen eta pribatutasun politikaren onespenaren bitartez. Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua eskaintzeko helburuz baino ez dira tratatuko, eta ez zaizkio inoiz beste inori lagako, legezko betebeharra ez badago. Datu pertsonal horiek, erabiltzailearen eta SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROren arteko erlazioak irauten duen bitartean kontserbatuko dira eta, beti ere, erlazio horretatik sortutako legezko betebeharrak bete ahal izateko ezarrita dauden epeetan. SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROren pribatutasun politikak bermatu egiten dio erabiltzaileari, beti ere, bere eskubideak gauzatzeko aukera interesatuari buruzko datu pertsonaletara sartzeko eta horiek zuzentzeko edo ezabatzeko, edo tratamendua mugatzeko, datuen eramangarritasunerako eskubidea, eta baita tratamenduaren aurka agertzekoa ere, eta eskubide horiek SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO Sabino Arana, 8, 5 solairua, 48013, Bilbo helbidera bidalitako ohiko postaz edo scbmikro@bizkaia.eus helbidera bidalitako mezu elektronikoz gauzatu ahal izango dira. Bere datu pertsonalak ematen badizkigu, lege ohar eta pribatutasun politika hau onesten dituen unean, erabiltzaileak bere baimena ematen du, hemen ezarritako terminoen arabera erabili ahal izateko.

Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilera Espainiako eta Europar Batasuneko legeek arautzen dute. Baldintza horiek interpretatzeko orduan sor daitekeen edozein gatazka, erabiltzailea bizi den lekuko epaitegietan ebatziko da.

Cookie politika

Cookiea, ia edozein webgune bisitatzean zure nabigatzailean geratzen den testu fitxategi txikia da. Bere erabilera, webgunea zure azken bisita gogoratzeko gai izatea da, berriro ere webgune horretara sartzen zarenean. Cookieek izaera teknikoa duen informazioa, hobespen pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera estatistikak, sare sozialetarako estekak, erabiltzaileen kontuetarako sarbideak, etab. gordetzen dituzte. Cookiearen helburua webgunearen edukia zure soslaira eta beharretara egokitzea da. Cookierik gabe, edozein webgunek eskainitako zerbitzuak nabarmen murriztuta geratuko lirateke. Webgune honetan erabiltzen diren cookieak. Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren jarraibideak jarraituz, webgune honek egiten duen cookieen erabilera zehaztuko dizugu, ahalik eta modu zehatzenean informatzeko. Webgune honek cookie propio hauek erabiltzen ditu<br>- Erabiltzaileak gure webgunea bisitatu zuen azken eguna eta ordua.<br>- Gune mugatuetarako sarbidearen kontrolean parte hartzen duten segurtasun elementuak. Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu<br> – Google Analytics. cookieak gordetzen ditu, webgunearen trafikoari eta bisita bolumenari buruzko estatistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzean, Googlek zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen ari zara. Beraz, horrekin erlazionatutako edozein eskubide gauzatzeko, Googlerekin jarri beharko zara zuzenean harremanetan.<br> – Sare sozialak. Sare sozial bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu, zuk Atsegin dut edo Partekatu motako botoietan sakatu ahal izan dezazun. Cookieak desaktibatzea edo ezabatzea. Edozein unetan erabili ahal izango duzu webgune honetako cookieak desaktibatzeko edo ezabatzeko eskubidea. Ekintza horiek modu desberdinean egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Ohar gehigarriak. Webgune hau eta bere lege ordezkariak ez dira cookie politika honetan aipatzen diren hirugarrenek dituzten edukien eta pribatutasun politiken arduradun izango. – Web nabigatzaileak cookieak biltzen dituzten tresnak dira, eta leku horretatik gauzatu beharko duzu horiek ezabatzeko edo desaktibatzeko zure eskubidea. Webgune honek eta bere lege ordezkariek ezin izango dute bermatu aipatutako nabigatzaile horiek cookieak modu egokian edo desegokian manipulatuko dituztenik. – Kasu batzuetan beharrezkoa da cookieak instalatzea, nabigatzaileak ez dezan ahaztu horiek ez onartzearen erabakia. – Google Analytics-en kasuan, enpresa horrek Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen ditu cookieak, eta hirugarrenekin ez konpartitzeko konpromisoa hartzen du, sistemaren funtzionamendurako beharrezkoa denean edo legeak horretara behartzen duenean izan ezik. Googlek adierazten duenez, ez du zure IP helbidea gordetzen. Google Inc. Portu Seguru Akordioarekin bat egin duen konpainia da, eta akordio horrek, transferitutako datu guztiak, Europako araudiarekin bat datorren babes mailarekin tratatuko ditu. Googlek cookiei ematen dien erabilerari buruzko