SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO

2014tik bere jarduera proiektu bakoitzeko 25.000 € arteko mikrofinantzaketan oinarritzen duen Arrisku Kapitaleko Foru Sozietatea.


Informazio gehiagorako, jaitsi dokumentu hau ⟶

GURE XEDEA

SEED CAPITAL BIZKAIA MIKRO


Proiektu berritzaileak garatzea, produktu, merkatu edo ekoizpen prozesu berriak gauzatzea, kudeaketa hobetzea, antolakuntza, egonkortasuna edo jarraipena, etorkizunerako proiekzioa, enplegu egonkorra eratzea eta aberastasuna sortzea bilatzen duten enpresen sustapena da.

Mision
Destacados

PROIEKTUAK GARRANTZITSUAK DIRA

baina garrantzitsuagoak dira horien buru diren pertsonak


Zenbakiak ez direlako beti nahikoa ideia baten ostean dagoen balioa erakusteko. Bideragarritasuna finantzen ikuspegitik aztertzen dugu, baina prestatuta eta motibatuta dagoen eta egiten duen horretan sinesten duen taldearen potentziala kontuan izanda. Zure negozioa ezagutu gura dugu, eta zuk beste sinetsi berarengan.

MAILEGUA ESKATZEKO ETA GAUZATZEKO PROZESUA

Faseak


eskabide prozesua arina eta azkarra da, eta ibilbide osoan SEED CAPITAL BIZKAIA MIKROko teknikari bat alboan izango du.



  1. Proiektuaren datuak
  2. eskabide formularioa eta negozio plana
  3. Elkarrizketa pertsonala
  4. Azterketa eta ebazpena
  5. Mailegua gauzatzea
Eskabidea
Solicitud

EZ DUGU EZ ABALIK EZ BERMERIK ESKATZEN

Avales

ZURE PROIEKTUA

Zer itxaroten dugu gure mailegua hartzen duten enpresen aldetik?

Compromiso

KONPROMISOA


Seed Capital Bizkaia Mikro zure proiektuan inplikatzen da eta horren aldeko apustua egiten du. Hori dela eta, proiektuaren sustatzaileak ere guztiz inplikatuta egon beharko dira, eta hori izan beharko da euren jarduera nagusia.

Responsabilidad

ERANTZUKIZUNA


Negozioak eurentzat ematen duenetik haraindi ikusten duten pertsonak atsegin ditugu, enpresa hoberenek enpresa ekosistema hobea eratzen baitute, eta horrek eragina du gizartean eta guztion ongizatean. Hori dela eta, Seed Capital Bizkaia Mikroren aurrean erantzuteko egiten den esfortzua baloratzen dugu, horrela beste proiektu batzuek ere horren onurak jaso ditzaten.

Comunicacion

KOMUNIKAZIOA ETA ERANTZUKIZUNA


Seed Capital Bizkaia Mikrok ez du parte hartzen ez kudeaketan ezta erabakiak hartzeko orduan ere, baina beti gaude laguntzeko prest, lasaitasuna eta konfiantza ematen duen aldizkako jarraipenaren bitartez.

ESKAKIZUNAK

Lokalizazioa

Sozietatearen helbidea eta bulegoa edo lokala Bizkaiko Lurralde Historikoan duten enpresak.

Mikroenpresak

Mikroenpresetan egin beharreko inbertsioek izango dute lehentasuna, kooperatiba elkarteak barne direla, horien kapital gehiena Erdi edo Goi mailako ikasketak dituzten gazteen, emakumeen edo Proiekturako egokia den esperientzia edo/eta prestakuntza duten 45 urtetik gorako pertsonen edo gizarte bazterketa edo/eta denbora luzez langabezian dauden pertsonen esku badago.

5 urte baino gutxiago

Mikrofinantza jaso ahal izango dute, euren jarduera duela 5 urte baino gutxiago hasi duten sozietateek.

Sektoreak

Inbertsioak sektore guztietan egin ahal izango dira, finantza sektorean eta higiezin sektorean izan ezik.

Dedikazioa

Ekipo sustatzaileko kide batek, gutxienez, erabateko dedikazioa izango du jardueran.

Negozio plana

Aurkeztu beharreko dokumentazioaren artean, Seed Capital Bizkaia Mikrok proposatutako formatura egokitutako Negozio plana eskatuko da.

Eraketa

Sozietatea Bizkaiko lurraldean egon beharko da erregistratuta eta inskribatuta, diru edo espezie kapital ekarpenekin, eskaria egin aurretik.

Bazterketa

Baztertuta geratzen dira finantza eta higiezin sektoreetan zentratzen diren proiektu guztiak. Mikrokreditua ez da inoiz negozioa berriro finantzatzera edo pasiboen berregituraketara zuzenduta egongo.

BALDINTZAK

FINANTZAKETA BALDINTZAK

Mailegua eta, hala denean, bestelako partaidetza modu batzuk.

ZENBATEKOA

25.000 €-ra arte, gehienez ere beharren %95, zirkulatzailea barne.

Kontzeptu finantzagarriak

Inbertsioak aktibo finkoetan, lizentziak eskuratzea eta negozioa martxan jartzeko beste gastu batzuk barne, eta zirkulatzailearen ehuneko bat, enpresaren jardueraren araberakoa izango dena.

KOMISIOAK ETA GASTUAK

Azterketa, irekiera, amortizazio edo aurretiazko ezerezte gastu komisio barik. Kudeaketa edo notaritza gasturik ere ez dago.

Finantzaketaren kostua

Urteko interes-tasa % 5ekoa izango da.

BERMEAK

Ez da abalik edo bermerik eskatuko. Berme moralak eskatu ahal izango dira, gomendio gutunak, etab.

AMORTIZAZIO EPEA

Sei hilabete gutxienez. Gehienez bost urte, eta sei hilabeteko gabealdirako aukera. Sei hilabetetik aurrera, aurretiazko amortizazioa komisio barik egiteko aukera aurreikusten da.

KUOTA

Hiru hilabetez behin.

EZAGUTU GEHIAGO SEED CAPITAL BIZKAIARI BURUZ HEMEN

www.seedcapitalbizkaia.eus Conoce